Palacio Jauregia (Irurita)

Jauregia

Iruritako Jauregia, Jauregizuria izenarekin ere ezagutua, Nafarroan XIV. mendeko akaballan eta XV.aren hasmentan eraiki ziren dorretxeetako bat da. 1437. urtean Pedro Periz agertzen da jauregiko jaun bezala; denbora haietan Nafarroako Gorteetara konbokatua jada, familia berberan mantendu da egun arte.

XVIII mendean aldaketa sozial eta ekonomiko handia ematen da Baztanen; alde batetik Ameriketatik heldu den sosarengatik eta bertzetik baztandar aunitzek eskuratu duten nobletasun-agiriarengatik. Hortaz, etxe dotore berri ugari eraikitzen dira eta zahar aunitz berritu. Iruritako Jauregiak, Tiburcio Hualde Jaunak Ameriketatik bidalitako diruarekin palazio barroko ttiki bat gehitzen dio dorretxe zaharrari.

XIX. mendeko bukaeran familiako ondarea nabarmenki handitzen da, etxeko jauna Ramona Lizana Casa Torre-ko Markesarekin ezkontzearen ondorioz. Ekarritako ondasunen artean aipatzekoak dira Igea-ko (Errioxa) jauregitik Arica-ko zuzentzaile izanagatik, lehenbiziko Markesak lortutako dokumentu eta arte lanak. Ondare hau kontuan hartuz idazten du Ramon Maruri Villanueva historiatzaileak “Repintar los Blasones” idazlana.

Jauregiako antzinako ondare historiko eta artistikoak zabalduz joan dira gaur egungo Latinoamerikar-Arteko bilduma batekin. Amerikaren arteko loturatan oinarritutako kolekzioa hau Gasteizeko ARTIUM museoan dago ikusgai.